Itxi

23:15ean

Legebiltzarreko taldeetako ordezkariekin, gaurko 'El Dilema'n

A.H.

EITB

Horrez gain, Juan Carlos Etxeberriak Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea elkarrizketatuko du.

Gaur, Legebiltzarreko taldeetako ordezkariak izango dira 'El Dilema' saioaren solasaldirako mahaiaren inguruan, kurtso politiko berriak ekarritako lerro nagusien inguruan hitz egiteko. Joseba Egibar (EAJ), Oskar Matute (EH BIldu), Jose Antonio Pastor (PSE-EE), Borja Semper (PP) eta Gorka Maneiro (UPyD) legebiltzarkideak aurrekontuen negoziazioaz, autogobernuaz, eta bakeaz eta elkarbizitzaz arituko dira solasean, besteak beste.

Saioari hasiera emateko, Juan Carlos Etxeberriak Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea elkarrizketatuko du.

'El Dilema' gaur gauean izango da ikusgai, 23:15etik aurrera, ETB2n.

Informazio gehiago (1)