Audientzia
Gaueko 'Teleberri', eguneko saiorik ikusiena Euskadin
A.H.
EITB
'Teleberri'ren bi edizioak eguneko albistegirik ikusienak izan dira, azken bi urteetako lidergoari eutsiz.
'Teleberri'ren bigarren edizioa eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin astelehenean. Amaia Urkiak aurkeztutako albistegiak % 19,9ko audientzia zatia eta 303.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Bestalde, Africa Baetak aurkezten duen 'Teleberri'ren lehenengo edizioa eguerdiko albistegi ikusiena izan zen: % 23ko sharea eta 217.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.
ETB2ko albistegiak audientzia buru mantendu dira azkeneko bi urteetan. 2012ko abuztuan lidergoa lortu zutenetik, sendo eutsi diote euren posizioari. Irailean, batez beste, % 17ko audientzia eta 200.000 laguneko audientzia metatua izan dute.