Itxi

22:00etan

'Dicen por ahí' komedia erromantikoa, gaur gauean, ETB2n

I.A.

Jennifer Aniston, Kevin Costner, Shirley MacLaine eta Mark Ruffalo dira filmaren protagonistak.

Euskal Telebistaren bigarren kateak Dicen por ahí (Rumor Has It...) komedia erromantikoa eskainiko du gaur gauean. 60ko hamarkadan famatu egin zen Graduatua (The Graduate) filmari lotutako istorioa kontatzen du lan honek. Jennifer Aniston, Kevin Costner, Shirley MacLaine, Mark Ruffalo eta Kathy Bates dira pelikularen protagonistak.

Sarah Huttinger (Jeniffer Aniston) aurki ezkonduko den gazte bat da. Bere jaioterrira joango da, eta han familiako sekretu baten berri izango du. Antza denez, Graduatua eleberriko eta filmeko emakumezko pertsonaien bizipenak bere amonaren eta amaren bizitzetan oinarrituta daude. Ongi gordetako sekretu eta istorioen artean egingo duen bidaian, bere familiako zenbait belaunaldiko emakumeekin oheratu den galai heldu batenganako (Kevin Costner) erakarpena sentituko du.

Ez galdu Dicen por ahí filma, gaur gaueko 22:00etan, ETB2n.