Itxi

Igandean

San Mateo feriako finala, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Logroñoko Adarraga pilotalekutik eskainiko da 'ETB Kantxa' saioa 17:00etatik aurrera, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Logroñoko San Mateo feriak igandean jokatuko du bere finala, eta Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du. Arratsaldeko bostetan hasiko den emankizuna Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitia gidatuko dute. Aritz Lasa-Cecilio / Idoate-Apraiz partida jokatuko da finalaren atarian, eta Tainta-Iza / Jaka-Larrinaga ondoren. ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da emankizuna.

Goizean, 12:30ean, herri kirolen tartea zabalduko du ETB1ek, Atharratzen jokatutako Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketa eskaintzeko. Juanan Legorburuk egingo du kontakizuna Andde Arbenoitzek lagunduta.

16:00etan, berriz, bezperan Elgoibarren jokatutako arraza libreko artzain txakurren Euskadiko txapelketaren berri emango du Ibon Gaztañazpik, Joseba Arrizabalagak lagunduta, ETB1en.

20:15ean, zesta punta emanaldia izango da ETBKn: Barandika-Lekerika / Alberro-Amati partidaren ingurukoak ekarriko dizkigu Iñigo Aiestaranek Jabier Arkarazorekin batera.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)