Audientzia
'Por Fin, Viernes' saioak bere audientzia muga gainditu du
A.H.
EITB
Jon Bilbaok aurkeztutako saioak audientziaren babesa jaso du, eta 254.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.
'Por Fin, Viernes' saioak bere audientzia muga gainditu zuen joan zen astean. Lasa eta Zabala filmaren estreinaldiaren harira, torturaren gaia landu zuten solasaldi mahaiaren inguruan. Jon Bilbao aurkezleak Pablo Malo zinegilea, Joxean Bengoetxea aktorea eta Paco Etxeberria antropologo forensea izan zituen gonbidatu. Ostiraleko saioak %10eko audientzia zatia izan zuen, eta 254.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.
'Por Fin, Viernes' saioaren atalik ikusiena izan zen ostiralekoa. Uztaila erdialdean estreinatu zenetik, astero astero audientziaren babesa eta konfiantza lortzen joan da Jon Bilbaok aurkezten duen saioa.