Audientzia
Titin III.aren agurreko jaialdia, audientzia-buru euskaldunen artean
A.H.
EITB
'6 Argazkitan' saioak orain arteko daturik onena lortu zuen Jose Mari Bakerori eskainitako atalarekin.
Igandean, Titin III.ak 22 urteko ibilbide profesionalari amaiera eman zion, Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Bertaratutako guztien omenaldi beroa jasotzearekin batera, bere azken partida jokatuko zuen David Merinorekin batera, Irujo-Cecilio bikotearen kontra. Partidaren zuzeneko emanaldia audientzia-buru izan zen euskaldunen artean, % 21,2ko datuarekin. Halaber, 186.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen, Euskadin eta eragin eremuan.
Bestalde, Pedro Mari Goikoetxeak gidatutako '6 Argazkitan' saioak orain arteko bere daturik onena eskuratu zuen, Jose Mari Bakero futbolari ohiari eskainitako atarekin. % 6,1eko audientzia zatia eta 82.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen, euskaldunen artean.