00:00etan
Pisu ertaineko borrokaldi bikainak, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek gidatzen duten saioak borrokaldi ikusgarri eta bikainak eskainiko ditu ostiralero ETB1en.
Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek aurkeztuta, 'Boxeo Izarrak' saioak boxeo munduan murgilduko ditu ikus-entzuleak, eta borrokaldi ikusgarri eta bikainenak eskainiko ditu ostiralero, ETB1en. Aste honetan, pisu ertaineko boxeolariak izango dituzte ardatz.
Hasteko, Gennady Golovkin eta Daniel Geale boxeolarien arteko munduko txapelketa eskainiko dute. Golovkin gaur egungo boxeolaririk onenetariko bat da. 29 borrokaldi irabazi ditu, horietatik 26 K.O. bidez. Jotzaile beldurgarria da eta hamaika aldiz izan da munduko tituluaren jabe. Gealek ere badaki zer den munduko txapeldun izatea, bost bider izan baitzuen titulua bere eskuetan.
Bigarren norgehiagokan beste jotzaile bikain bat izango da ikusgai: David Lemieux. 31 borrokalditatik 29 K.O. bidez bereganatu ditu, eta, kasu honetan, Fernando Guerrero dominikarraren aurka neurtuko ditu indarrak.
Eguneko hirugarren neurketa Europako txapelketa izango da: Frank Bublioni britainiarra eta Sergey Khomitsky bielorrusiarra, aurrez aurre. 15 urteren aldea dute, baina ringean ez da nabarituko.
'Boxeo Izarrak' gaur gauerditik aurrera eskainiko da ETB1en.