Asteburu honetan
Ebola zientziaren begitetatik, 'Teknopolis' saioan
A.E.
EiTB
Horretarako Ignacio Lopez Goñi, Miren Basaras eta Enrique Peiro adituekin hitz egingo dute.
Zurrunbilo mediatikotik eta zurrumurruetatik ihesi, ebola birusari zientziaren begiekin begiratuko diote asteburu honetan 'Teknopolis' saioan, gaur 13:30ean ETB1en, eta igandean 09:30ean ETB2n. Horretarako hiru adituren esperientziak eta jakintza bateratu dituzte.
Ignacio Lopez-Goñi Nafarroako Unibertsitateko katedraduna da. Birusei eta bestelako mikrobioei eskainitako blog bat du, eta, nola ez, azken hilabete hauetan ebolari hainbat sarrera eskaini dizkio, modu argi eta dibulgatiboan azalduz zer den eta nola zabaltzen den ebola birusa.
Miren Basaras EHUko mikrobiologoak birusak sortu duen alarma alde batera utzita, birusaren beraren biologia bereziari buruz hitz egin du.
Azkenik, Enrique Peiro Osakidetzako epidemiologoarekin egon da 'Teknopolis'. Peirorekin Osakidetzan hartu dituzten neurriez eta protokoloaz hitz egin dute.