Igandean
Lau t'erdiko Barriola-Olaetxea, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A.
EiTB
Endesa Ligako Obradoiro-Gipuzkoa Basket, errugby ligako Hernani-Gernika eta Rekondo-Erasun aizkora norgehiagoka ere eskainiko dira.
Lau t'erdiko Txapelketak Eibarko Astelenan du hitzordua igande honetan. Arratsaldeko bostetan hasi eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko duten jaialdiaren barruan, Abel Barriola eta Mikel Olaetxea izango dira nor baino nor gehiago. Partida nagusiaren aurretik eta ondoren, kaiolako promozio mailako bi neurketa jokatuko dira: Gorka-Tainta eta Rico IV-Jaka. Hirugarren partida ETBKn jarraitu ahal izango da 19:30etik aurrera. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.
Goizean, ohi denez, Endesa Ligaren tartea zabalduko dute. Obradoiro eta Gipuzkoa Basket taldeen arteko partidaren berri emango dute Xabier de la Fuentek eta Josean Aldalurrek 12:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
Eta 16:00etan, herri kirolen txanda izango da. Rekondo eta Erasun aizkolarien arteko norgehiagokan gertatutakoa kontatuko du Ibon Gaztañazpik, Jose Etxebeste lagun duela.
19:30etik aurrera, futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du Mikel Olazabalek 'Gol Festa' saioan.
Errugbi denboraldia, ETBKn
Errugbi emanaldiei ekingo die Euskal Telebistak igandean. Hernani eta Gernika arteko partida izango da ikusgai ETBKn, 14:00etatik aurrera. Jon Ander Gorospe eta Koldo Alduntzin izango dira esatariak.
20:30ean, ETBKn baita ere, Durangoko Pro-Am sariko finala eskainiko da, Ithurria-Ekhi / Arbe-Madarieta, Iñigo Aiestaranen eta Jabier Arkarazoren kontakizunarekin.