Itxi

23:15ean

Idoia Mendia gonbidatu, gaurko 'Azpimarra +' saioan

A.A.

EiTB

PSEko idazkari nagusiarekin batera, Xabier Barandiaran, Eider Alkorta, Ander Iturriotz, Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran kolaboratzaileak egongo dira.

Maddalen Iriartek Idoia Mendia PSEko idazkari nagusia hartuko du gaur 'Azpimarra +' saioan. ETAk su etena iragarri zuela hiru urte bete direnean, balantzea egiteko eskatuko dio. Bestalde, Kataluniako aurrez aurrekoan, Espainiak bizi duen krisi instituzionala euskal sozialistek nola ikusten duten, eta ingurumari horretan Euskal Herria nola kokatzen duen galdetuko dio. Datorren urteko hauteskundeei begira ere jarriko dira.

Elkarrizketaren ondotik, solas-mahaia zabalduko du Maddalen Iriartek, Xabier Barandiaran, Eider Alkorta eta Ander Iturriotz kolaboratzaileak lagun dituela. Asteak ekonomia arloan eman dituen berriak aztertzeko Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran adituak hartuko ditu.

23:15etik aurrera izango da ikusgai 'Azpimarra +' saioa, ETB1en.


Informazio gehiago (1)