Gaur arratsaldean
Beñat Iturrioz eta Xabier Padin zinegileak, 'Zuek Hor eta Gu Hemen'en
A.E.
EiTB
Joxean's hil eben aurkeztu dute Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko sail ofizialean.
Gaur arratsaldean, 'Zuek Hor eta Gu Hemen' saioan, Beñat Iturrioz eta Xabier Padin zinemagileak elkarrizketatuko dituzte. Joxean's hil eben aurkeztu dute Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXV. Asteko sail ofizialean. Horrez gain, eguneko tertulian, Saioa Lopezek, Eneko Axpek eta Maite Bastosek hartuko dute parte.
Anjel Alkainek eta Iker Galartzak aurkezten duten saioak, gainera, eguneko albisteen errepasoak, esketxak eta Saioa Lopezen Parranda Ajenda eskainiko ditu, 15:45ean hasita.