Itxi

16:15ean

'Billy Elliot', gaur, ETB2n

Dantzarako duen zaletasunaz ohartuta, Billy Elliot gazteak estereotipo eta gizartearen aurreiritziei aurre egiteko borroka kontatzen digu filmak. Gaur, 16:15ean.

Gaur, Stephen Daldry zinegileak zuzendu, eta Jamie Bell gaztea protagonista izan zuen Billy Elliot (2000) drama britainiarra eskainiko du ETB2k.

Cuatro bodas y un funeral eta Notting Hill pelikulen ekoizleena da hau ere. 2000 urtean hiru BAFTA sari eskuratzeaz gain (film onenarena, aktore berriarena eta bigarren mailako aktorearena), hiru izendapen lortu zituen filmak Oskar sarietan.

1984, Ingalaterrako iparraldea. Billy Elliot izeneko 11 urteko gaztea bere aita, anaia nagusiena eta amamarekin bizi da britainiar hiri bateko langile-auzo batean. 80ko hamarkadaren hasieran, krisi ekonomikoa dela eta, Ingalaterrako meategietako langileak -Billyren aita eta anaia, tartean -greba hasiko dute. Une hartan, boxeo klaseetara hasiko da Billy, aitak horrela nahi duelako. Bitartean, dantzaren mundua ezagutu eta dantza klasikorako dohai bereziak dituela konturatuko da; horrela, boxeoa utzi eta ezkutuan ballet klaseetara joaten hasiko da. Bere dantza-irakaslearen eta lagun onenaren laguntzarekin, bere ideiak aurrera eramateko eta dantzari handia izateko borrokari ekingo dio Billyk.

Gaur, 16:15ean ETB2n, ez ezazue Billy Elliot film hunkigarria galdu.