Aurrerapena
'Conquistour' saioko ikurrina Santoñan jokatuko dute gaur
David Secoren eta Frediren arteko adiskidetasuna neurtuko dute hurrengo atalean, eta, bata zein bestea oso lehiakorrak direnez, baliteke bien atean haserrea piztea.
Sailkapen-fasea bukaerara iristen ari da, eta Santoñakoa finalaurrekoetara sartzeko azken aukera izango da. Zalantzarik gabe, atsedenik gabeko lehia biziko dute 'Conquistour' saioko hurrengo atalean. Euskal Herritik kanpo egingo duten lehendabiziko lehia izango da, gainera. Hain zuzen ere, Santoñan jokatuko dute ikurrina bi taldeek.
Azaroaren 9ko saioan, beraz, jakareen taldea mugaren bestaldean ikusiko dugu, Getxon garaipena lortu ostean. Lourdes Zarriarain, Nakor Markez, Raul Arribas, Egoitz Rios, Gorka Toraño eta David Seco ikurrina lortzen saiatuko dira, baina Fredik ez du erraz etsiko.
Gainera, judoka trebatuak hautatu ditu talde indartsua osatzeko: Nacho Ruiz, Jose Felix Urkiza, Miguel Arhos eta Pedro Palomares. Immobilizatzeko teknikak erabiliko dituzte jakareei aurre egiteko.
Nagusitasuna galduko al dute 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko irabazleek Euskal Herritik kanpo?
Ez galdu gaurko saioa, 22:15etik aurrera, ETB2n.