Itxi

Aurrerapena

Lau talde izango dira lehian 'Conquistour' saioko finalerdietan

Baztan, Hernani, Erriberri eta Santoña herriek aukera dute ‘El Conquistador del fin del Mundo’ saioko hurrengo ediziora joateko. Bilboko itsasadarrean izango da lehen finalerdia, gaur, ETB2n.

Finaledietak bataila-eremua

Hainbat astez Conquistour saioko taldea eta hari aurre egiten ausartu diren herriak lehian izan ondoren, heldu da finalerdiak jokatzeko unea. Lau taldek dute oraindik 'El Conquistador del Fin del Mundo' programara joateko aukera; Baztan, Hernani, Olite eta Santoña udalerrietako taldeek, hain zuzen ere. Hauetatik bakarrak lortuko du garaipena, eta talde osotik kide bakarrak izango du Patagoniako abenturan parte hartzeko aukera.

Bilbon izango da lehenengo finalerdia

Argitzeko dago oraindik taldeak nola parekatuko dituzten, baita zelan egin beharko duten aurrera ere, baina, dagoeneko badakigu lehia jokatzeko eremua zein izango duten; Bilboko itsasadarra. Agian edizio honetako probarik parekatuenaren lekuko izango da Guggenheim Museoa. Gainera, ustekabe ugari izango dira.

Bestalde, Jose Luis Kortak zuzentzen duen taldeak bukatu du jada bere eginbeharra. Jakareek oso maila altua erakutsi dute lehiaketan, garaipen asko erdietsita. Hala ere, baliteke 'galaktiko' hauek berriz ere agertzea...Batek daki!

Gaur gauean ikusiko dugu lehenengo finalerdia, 22:15etatik aurrera, ETB2n.

 

Informazio gehiago (1)