Itxi

Merezitako garaipena

Santoña, finalerdietara Conquistourreko taldeari irabazita

Fredik talde sendoa osatu du, eta kantabriarrek merezitako garaipena lortu dute 'El Conquis' saioko irabazleen aurka. Felix aukeratu dute taldeko ordezkari.

Santoñako taldea, garaipena ospatzen. Argazkia: EiTB

Getxon lortutako garaipenaren ostean, Conquistourreko taldea konfiantza handiarekin iritsi zen Santoñara. 'El Conquis' saioak Euskal Herritik kanpo egin duen lehen saioa izan zen.

Fredi 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko lehiakide ohiak talde sendoa osatu zuen; taldekide guztiak judokak ziren. Kantabriarren taldea ikustean, aurpegia aldatu zitzaien konkistatzaileei.

David Secok eta Fredik harreman bikaina izan zuten 'El Conquis' saioan, eta lagun handiak dira. Davidek ez zuen ahal zuen guztia eman Erriberriko bikien aurkako lehian, eta Fredirekin duen harreman onak zalantzak sortu zituen. Baina bi lehiakideek argi utzi zuten hau lehia bat dela, eta lagun harremanak itxaron dezakeela.

Kapitainen lehia

Fredik eta Davidek gogotsu ekin zioten kapitainen lehiari. Goranzko tirolina bat gainditu behar izan zuten. Kasu honetan, David atera zen garaile, Santoñako taldeak ez baitzuen espero zen maila eman. Horrenbestez, Conquistourreko taldeak irabazi zuen lehen borroka.

Azken erronka

Conquistourreko taldekoek bazkari on bat irabazi zuten kapitainen lehian garaipena lortzeagatik. Frediren lagunek prestatutako bazkari bikain batez gozatzeko aukera izan zuten.

Ondoren, borrokarako garaia iritsi zen. 'Tronkoala' joko ezagunak erabaki zuen garailea. Frediren taldea judokaz osatuta zegoen, eta kasu honetan abantaila izan zuten. Conquistourreko taldea, ordea, uste baino lehiakorragoa izan zen. Dena den, logika nagusitu zen, eta Santoñako taldeak lortu zuen garaipena. Ondorioz, kantabriarrek finalerdietarako txartela lortu zuten.

Fredik osatutako taldeak Felix aukeratu zuen ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saiora joateko. Horretarako, ordea, finalerdietan eta finalean garaipena lortu beharko dute.

Agurra

Santoñako lehiaren ostean, Conquistourreko lehiakideen lana bukatu egin zen. Julian Iantzik, baina, beharbada laster berriro elkar ikusiko dutela esan zien.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)