23:15ean
Hamaika istorio berri, gaurko 'Herri People' saioan
A.H.
EITB
Ibon Gaztañazpik bere asteroko bidaia egingo du Euskal Herrian zehar, eta pertsonaia oso interesgarriak ezagutuko ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gauean, Ibon Gaztañazpik bidaia egingo du berriro Euskal Herrian zehar. Astero bezala, herrietako biztanleak eta haien istorioak izango dira gaur ere 'Herri People' saioaren protagonistak. Hasteko, Ameriketara artzain joandako bi markinarrekin egongo da Ibon, eta haien abentura amerikarrak adi-adi entzungo ditu. Lesakan, berriz, Euskal Herriko azken errementarietako bat ezagutuko du, eta haren lanbidearen kontu eta sekretuen berri jasoko du.
Horrez gain, olagarroak harrapatzera joango da Ibon Gaztañazpi Xabier Iribar oriotarraren gidaritzapean. Eta itsasotik jatetxera joango dira: abangoardiako sukaldaritzaren nondik norakoak ezagutuko dituzte donostiar baten eskutik.
Amaitzeko, Gorka Zufiarre aktorearekin izango da, eta aktorearen ibilbide artistikoa errepasatuko dute elkarrekin.
'Herri People' gaur 23:15etik aurrera izango da ikusgai, ETB1en.