22:30ean
'El último bailarín de Mao', gaurko 'La Noche de...' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, Alex Gonzalez aktorea hartuko du protagonista saioak, eta bere ibilbide profesionala eta pertsonala aztertuko ditu.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak El último bailarín de Mao filma eskainiko du. Lin Cunxin dantzari txinatarraren istorioa kontatzen du lanak. Munduko dantzaririk onenetarikoa izatera heldu zen Lin Cunxin, eta ordura arte lortutako guztia arriskuan jarri zuen emakume amerikar batekin maitemindu zenean. 'LND' saioak Brice Beresfor zinemagile bikainak zuzendutako pelikula honen filmazioaren xehetasun guztiak azalduko ditu emanaldiaren aurretik.
Horrez gain, astearteko saioak Alex Gonzalez aktorea hartuko du protagonista. Talentu handia izateaz gainera, oso aktore erakargarria da Alex, eta hainbat neska-lagun ospetsu izan ditu. 'La Noche de...'k horren ibilbide artistiko eta pertsonala aztertuko ditu Las novias de Alex Gonzalez atalean.
Saioak, gainera, ikus-entzuleen galderei erantzungo die Línea Caliente atalean. Zer gertatu zaio aurpegian Renee Zellweger aktoreari? Zenbat ebakuntza estetiko egin ditu azken urteotan? Zein aktorek egin ditu ebakuntza gehien?
Amaitzeko, duela urte batzuetako filmetan ageri zen matxismoa azalduko du Felix Linaresek Políticamente Incorrecto atalean.
'La Noche de... El último bailarín de Mao' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.