Itxi

22:30ean

Luis Larrodera 'El Impostor' saioko kide faltsuaren bila, gaur, ETB2n

A.H.

EITB

San Sebastian-Rodriguez familiaren gezurra agerian uzten saiatuko da aurkezlea, Bilbon eta Galdakaon.

Gaur, 22:30ean, Adela Ucarrek aurkezten duen 'El Impostor' saioko bosgarren atala izango da ikusgai. Familia batek pertsona ezezagun bat sartuko du bere etxean, gonbidatu ospetsu baten aurrean familiako kide modura aurkezteko. Gonbidatua familiako kide faltsua nor den jakiten saiatu beharko da.

Aste honetako programa Bilbo eta Galdakao artean igaroko da, eta Luis Larrodera izango du gonbidatu. Aurkezleak familiako kideak galdekatu beharko ditu ahal duen tokian (kayak batean, esaterako), iruzurra zein den argitzen saiatzeko.

'El Impostor' Pausoka ekoiztetxearen formatua da, 10 herrialde baino gehiagotan banatu dute, eta, besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetan, Perun eta Txinan ekoizten dute.

Informazio gehiago (1)