22:30ean
Memoria historikoaz eta frankismoaren biktimez, 'Por Fin, Viernes'en
Jon Bilbaok Paco Etxeberria auzitegiko medikua elkarrizketatuko du, eta frankismoaren biktima zuzena izandako Josefina Lambertorekin hitz egingo du.
Gaur, azaroaren 20aren biharamunean, 'Por Fin, Viernes' saioak memoria historikoaren eta frankismoaren biktimen gaiak aztertuko ditu. Horren inguruan aritzeko, Paco Etxeberria auzitegiko medikua izango da ostiral honetako saioko gonbidatu nagusia. Gainera, frankismoaren biktima zuzena izan zen Josefina Lambertoren testigantza izango du. Horren aita fusilatu egin zuten, 1936ko abuztuaren 15ean, eta Maravillas, 14 urteko bere ahizpa, bortxatuta hil zuten.
Bestalde, Lander Egaña 'Maizenita' flamenko-kantari bilbotarra izango da saioko beste gonbidatuetako bat. Zortzi euskal abizen dituen bilbotarrak etorkizun oparoa du flamenkoan.
'Maizenita' Txurdinagakoa (Bilbo) da, 24 urte ditu eta Athleticeko jarraitzaile sutsua da. Tierra Nueva bere disko berria aurkeztu du Bilboko Arriagan, eta bete egin zuen antzokia.
Gainera, Pilar Eyre idazle eta kazetariak Planeta Sarietarako hautagai den bere nobelaz hitz egingo digu. Aktualitate politikoaren eta judizialaren inguruko analisi ironikoa ere egingo digu.
'Por Fin, Viernes' gaur emitituko da ETB2n, 22:30ean.