18:00etan
Munduko gimnastarik onenak, gaur, 'Euskalgym 2014' emanaldian
A.H.
EITB
Yana Kudryavtseva, Ganna Ritzatdinova eta Aleksandra Soldativa gimnasten ikuskizuna eskainiko du emanaldiak, besteak beste.
Yana Kudryavtseva. Argazkia: EiTB
Gaurko 'Euskalgym 2014' emanaldiak nazioarteko gimnastarik onenen ikuskizuna eskainiko ditu, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Yana Kudryavtseva errusiarra munduko txapeldunik gazteena izango da ikusgai, 17 urteko neskatila hau bitan izan da munduko onena, eta orain arte urrezko 8 domina eta zilarrezko beste hiru eskuratu ditu. Berarekin batera, Ganna Rizatdinova ukrainarrak ere ikuskisun zoragarria eskainiko du. Gimnasta honek brontzezko lau domina bereganatu ditu aurten, Turkian egindako munduko txapelketan.
Harrez gain, Aleksandra Soldativa errusiarrak ere aipamen berezia merezi du, Errusiako selekzioarekin brontzezko domina lortu baitu munduko txapelketan. Guzti hau osatzeko, beste hainbat izen handi: Neta Rivkin, Laura Zeng, Son Yeon Jae, Silviya Miteva, etab.
Bestalde, euskal taldeen jarduna ere izango da ikusgai saio honetan. Adibidez, Sakoneta, Beti Aurrera, Donostia, Izar Leku eta abarren erakustaldiak.
Bukatzeko, 96ko Joko Olinpikoetan, taldeka, urrezko domina eskuratu zuten neskei omenaldia egingo zaie eta horrekin batera, Jorge Blass mago bikainaren saioaz gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.
Pedro Mari Goikoetxeak eta Espe Rodriguezek egingo ditu emanaldiaren gaineko kontakizuna.