Itxi

Gaur

Irujo-Bengoetxea VI.a, lau t'erdiko finalerdia, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Endesa Ligako Joventut-Laboral Kutxa eta Herbalife Gran Canaria-Bilbao Basket partidek osatuko dute zuzeneko emanaldien zerrenda.

Juan Martínez de Irujo

Pilotak eta saskibaloiak osatuko dute ETBren eta eitb.eus-en zuzeneko gaurko kirol eskaintza.

Endesa Ligaren leihoak birritan zabalduko dute: 12etan, ETB1en, Joventut - Laboral Kutxa partida eskaintzeko, eta 13:00etan, ETB4n, Herbalife Gran Canaria-Bilbao Basket emateko. Xabier De la Fuente eta Josean Aldalur izango ditugu berriemaile lehendabizikoan, eta Asier Aranguren eta Aitor Uriondo bigarrenean.

Ohi denez, 17:00etan hasiko da 'ETB Kantxa' saioa, oraingoan, Bilboko Bizkaia pilotalekutik. Jaunarena-Zabaleta / Elezkano II.a-Beroiz neurketarekin hasiko da jaialdia. Partida nagusian, Irujo eta Oinatz Bengoetxea izango dira aurrez aurre, lau t'erdiko txapelketako finalerdian. Amaitzeko, Apezetxea-Merino I.a eta Victor-Iturriaga bikoteen arteko norgehiagoka jokatuko da. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.

16:00etan, herri kirolen tartean, aizkolarien eta harri-jasotzaileen Diva sariaren berri emango dute Juanan Legorburuk eta Joxe Etxebestek, ETB1en.

Bestalde, 20:15etik aurrera, ETB4n, erremonte eta zesta punta partida bana izango dira ikusgai: Binakako Txapelketako Etxeberria IV.a- Etxeberria III.a / Zeberio II.a-Barrenetxea IV.a, eta Mexikoko Sariko ¾ posturako Inclan-Ibai Erkiaga / Ochoa-Perez. Iñigo Aiestaranek egingo du kontakizuna, Manuel Arrizabalaga Matxin eta Jabier Arkarazo lagun dituela, hurrenez hurren.

Amaitzeko, futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du Mikel Olazabalek 'Gol Festa' saioan, 19:30ean hasita, ETB1en.