Aurrerapena
Baztan eta Erriberri aurrez aurre, gaur, 'Conquistour'eko finalean
EITB
EITB
Final handia non jokatuko den jakin ez arren, argi dago Baztango Iñigo eta Erriberriko Sergioren arteko lehia estua izango dela. Gaur gauean ikusiko dugu, 22:15etik aurrera, ETB2n.
Aurreikuspenak hautsi eta Donostian Baztan nagusitu eta gero, bi talde nafarren arteko derbia izango da finalean. Erriberri eta Baztan izango dira aurrez aurre, 'El Conquisador del Fin del Mundo' saioko datorren edizioan parte hartzeko aukera eskainiko dien txartela lortzeko lehian.
Final handia non jokatuko den jakin ez arren, Julian Iantzik gidatuko du zirrara handiko lehia estua izango dena. Iñigo, Baztan aldeko hautagia, eta Sergio, Erriberriko hautagaia, aurrez aurre izango dira, euren taldekideekin batera lehian.
Azken joko ikusgarria
'Conquistour' saioan aritu diren herrietako kapitainak hainbat astez borrokan izan ondoren, azken joko ikusgarri batekin emango diote amaiera lehiari. Hortaz, irrikaz lortu nahi duten saria, Patagoniara joateko txartela, nork eskuratuko duen jakingo dugu. Onenak irabaz dezala, bada!
Gaur ikusiko dugu, 22:15etik aurrera, ETB2n.