ETB1en
Iñigo Lamarca arartekoarekin, gaur gauean, 'Azpimarra +' saioan
A.A.
EiTB
Kargua uztera doan honetan, egindako lanari buruz mintzatuko da Maddalen Iriarterekin.
Iñigo Lamarca izango da aste honetako 'Azpimarra +' saioko gonbidatu nagusia. Ararteko kargua uztera doan honetan, bere jardunari buruz galdetuko dio Maddalen Iriartek, eta hamar urteotan esku artean izan dituen gai nabarmenenen inguruan hausnarketa egingo dute.
Elkarrizketan zehar mahai gainera aterako diren gaiak eta egunak berarekin ekarri dituen beste batzuei azpimarra jartzeko, Igor Calzada, Eguzki Urteaga eta Maite Iturre bilduko dira solas-mahaira.
Halaber, eta ohi denez, Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran adituek ekonomia gaien errepasoa egingo dute.