Itxi

16.500 euro

'Atrápame si puedes' saioak lehen botea emango du gaur!

Enesto, Fer, Oskar, Estíbaliz, Txus edo Ana. Hauetako bat izango da saioko botea irabaziko duen lehen lehiakidea. 

Patxi Alonso

Enesto, Fer, Oskar, Estíbaliz, Txus edo Ana. Hauetako bat izango da 'Atrápame si puedes' saioko eskaileraren goiko aldera igo eta botea irabaziko duen lehen lehiakidea.

Orain dela zazpi aste Patxi Alonsoren gidaritzapean hasi zen lehiaketak astelehenean 15.000 euro zituen zakuan, eta 16.500 euro izatera helduko da gaur. Diru kopuru hau irabazi ahal izateko, sei lehiakideetako batek finaleko bost eskailera-mailak igo beharko ditu, maila bakoitzeko galderei erantzunez; ezin izango du, ordea, hutsik egin.

Aukerak oso zabalak dira: Filosofoa, psikologoa, komertziala, langabezian dagoen administraria, show-mana edo merkataritza-teknikaria. Zeinek eramango du dirua?

Informazio gehiago (1)