Gaur, 22:30ean
'No es País para Sosos' Iruñean egongo da Juan Martinez de Irujorekin
EiTB
Pilotaria lehia ikusgarriak izaten ohituta dago, baina oraingoan epaile-lanak egingo ditu Ramonen eta Anderren arteko lehian.
ETB2k 'No Es País Para Sosos' saioaren 22. atala eskainiko du gaur. Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariek Iruñeko gastronomia erakutsiko digute. Bertan, gonbidatu berezi bat izango dute: Juan Martinez de Irujo pilotaria. Irujo lehia ikusgarriak izaten ohituta dago, baina oraingoan epaile-lanak egingo ditu Ramonen eta Anderren arteko azken lehian.
La Capilla jatetxean abiatuko dute saioa Ramonek eta Anderrek, eta, gero, bakoitzak bere bideari ekingo dio. Ramonek Europa jatetxea bisitatuko du, eta Ander Txumari Alfarorekin elkartuko da. Txumarik Nuevo Casinora eramango du. Anderrek barazkiak sakonago ezagutzeko aukera izango du. Jarraian, Iruñeko dendarik ezagunenetako bat bisitatuko du: Pastas Beatriz.
Ander eta Ramon berriz elkartuko dira, eta sanferminetako entzierroetako adrenalina gogoratuko dute. Estafeta kaleko Bodegon Sarria jatetxera eramango ditu Cesar Cruchaga Osasunako jokalari ohiak.
Ondoren, Anderrek Michelin izar bat duen Rodero jatetxea bisitatuko du. Artean, Ramon, Iñaki del Moral kazetariarekin elkartuko da Zitadelako parkean. Handik, Baserri jatetxera joango dira, eta kalitatezko hiru pintxo jango dituzte. Azken erronka egin baino lehen, Ramonek Iruñeak ezkutatzen duen kirol bat ezagutuko du: beisbola.
Bukatzeko, Ramonek eta Anderrek erronkari helduko diote, eta Juan Martinez de Irujok esango du irabazlea nor den. Irujok aukeratutako toki batean egingo dute; Labrit pilotalekuan.
'No Es País Para Sosos' gaur emitituko da, 22:30ean, ETB2n.