Gaur
Irujo-Ezkurdia, Eibarko San Andresetako partida, ETB1 eta eitb.eus-en
A.A.
EiTB
Laboral Kutxa eta Iberostar Tenerife taldeen arteko saskibaloi norgehiagoka ere zuzenean eskainiko da.
Pilota eta saskibaloia izango ditu ardatz gaurko kirol eskaintzak Euskal Telebistan eta eitb.eus-en.
12:15ean hasiko da Endesa Ligako bederatzigarren jardunaldiko Laboral Kutxa-Iberostar Tenerife partida, eta zuzenean eskainiko dizuegu gure webgunean eta ETB1en. Xabier de la Fuentek, Josean Aldalurrek eta Juan de la Vegak egingo dute zuzeneko kontakizuna Gasteizko Buesa Arenatik.
17:00etan Eibarko Astelena pilotalekuarekin egingo dute bat, San Andres jaien barruan antolatutako jaialdia eskaintzeko. Juan Martinez de Irujo izango dugu protagonista partida nagusian; Lau t'erdiko finalerako prestaketa modura, Joseba Ezkurdiaren aurka arituko da iberotarra. Aurretik eta ondoren binakako bi norgehiagoka jokatuko dira: J. Retegi-Rezusta / Altuna III-Merino II eta Gorka-Tolosa / Jaka-Urruzola. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango ditugu esatariak.
16:00etan, pilotaren aurretik, herri kirolen tartea zabalduko dute. Bezperan Elgoibarren jokatutako aizkolarien txapeldunen ligako Mugertza II-Atutxa II norgehiagokaren berri emango du Juanan Legorburuk Joxe Etxebeste lagun duela.
ETB1eko kirol eskaintza osatzeko, Mikel Olazabalek gidatzen duen 'Gol Festa' saioan futbol jardunaldiaren errepasoa egingo dute 19:30etik aurrera.
Bestalde, ETB4n pala eta zesta punta emanaldiak izango dira 20:15etik aurrera: Gaubeka-Larrinaga / Aierbe-Ibargarai (BBK Ligako partida) eta Egiguren II-Del Río / Korta-Ekhi (Gasteizko Torneoko finala). Iñigo Aiestaran izango dugu berriemaile.
maile.