Itxi

22:45ean

'Korrontzi & BOS: Symphonic Bilbon' kontzertua, gaur, ETB1en

EITB

EITB

Folka eta musika klasikoa uztartuta ikusiko ditugu Korrontzi taldeak eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak Bilboko Aste Nagusian eskaini zuten ikuskizun honetan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur, 'Korrontzi & BOS: Symphonic Bilbon' ikuskizuna eskainiko du ETB1ek. Korrontzi euskal folk taldeak eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) Xabier Zabalaren gidaritzapean Bilbon abuztuaren 20an, Aste Nagusiaren egitaruaren barruan, eman zuten kontzertua da.

Taldearen 10 urteko ibilbidea ospatzeko, beste hainbat taldek egin duten bezala, orkestra sinfoniko batekin lan egiteko nahiari heldu zion eta hamabi kantu ospetsuenak prestatu zituen Korrontzik, eta folkaren irakurketa sinfoniko bikaina egiteko aukera izan zuen BOSek.

Zuzenean grabatutako Symphonic Bilbon diskoan gauzatu zen bien arteko lankidetza hau, eta argi erakusten du zuzeneko kontzertu hartan gertatu eta bizi izandakoa.

'Korrontzi & BOS: Symphonic Bilbon', gaur, 22:45ean, ETB1en.

Bideoak (1)

Galeriak (1)