22:30ean
Julio Salinas protagonista, gaurko 'Iñaki & Cia' saioan
A.H.
EITB
Iñaki Lopez futbolari ohiaren Bartzelonako etxera joango da, eta, bertan, haren eguneroko bizimodua, gustuak eta zaletasunak gertutik ezagutuko ditu.
Gaur gauean, Iñaki Lopezek Julio Salinas futbolari ohiari bisita egingo dio Bartzelonan duen etxean. Salinasek futbol munduko titulu gehienak irabazi ditu, lehenengo etxean, Athleticekin, eta gero Barçarekin. Kataluniako hiriburura ezkondu zen, eta bertan ezarri zuen bere bizitokia, baina noiznahi etortzen da Euskal Herrira. Bilbon elkartzen dira Julio eta Patxi anaiak euren aitarekin.
Julio telebista-saio batzuetan kolaboratzailea da eta blogari moduan ere aritzen da. Egunero paddle-ean jokatzen du, eta dominoan ere oso trebea da. Baina azkeneko bi urteotan oso zaletasun berezia garatu du Julio Salinasek: xanpain-botilen txapa eta plakak biltzen ditu. 20.000 inguru ditu jada.
Horrez gain, Salinasek etxean duen bulegoa ikusiko du Iñakik, eta Olga emaztea ezagutuko du.
Duela 14 urte utzi zuen Salinasek futbola. Oraindik ere Athelticen aurkaria dela esaten diotenean, mindu egiten da. Iñaki Lopezekin solasean, bere bizitza pertsonalaren hainbat alor jorratuko ditu, besteak beste, bi semeek futbolean jokatzeko gurasoek egin zuten lan gogorra, futbola eta lana aldi berean egiten zituen garaia, etab. Iñaki gustura arituko da solasean Salinasekin, bihotza irekiko baitio ama, anaia eta seme-alabez hitz egiterako orduan.
'Iñaki & Cia' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.