Gaur, 22:30ean
Iñaki Lopezek Amaia Monteroren sekretuak ezagutuko ditu 'Iñaki & Cía'n
A.H.
EITB
La Oreja de Van Gogh taldea uzteagatik jasotako kritikez eta bere bizitza pertsonalaz mintzatuko da, besteak beste.
Gaur gauean, Iñaki Lopez Amaia Montero abeslariarekin egongo da Madrilen, Deboden tenpluan. Bi egun igaroko dituzte elkarrekin, eta Iñakik Amaiaren hainbat sekretu ezagutzeko aukera izango du.
Mexikotik iritsi berritan, bere bizitza profesionala eta pertsonala errepasatuko ditu Amaiak, zintzotasunez. La Oreja de Van Gogh taldetik banatzeak sortu zizkion zauriak sendatu ote ditu? Sare sozialetan jasotzen dituen kritikek nola sentiarazten dute? Eta harreman pertsonalei begira, bere bizitza pribatuaren inguruan hedabideek kontatutako istorioak egia al dira?
Idoiak, ahizpa nagusiak, ezagutzen du Amaia ondoen. Elkar asko maite dute, eta Iñakirekin bilduko dira haien haurtzaroa gogoratzeko. 'Torito Miura' deitzen omen zion amak Amaiari, eta txikitan, grabagailua eskuan hartuta, abesten ematen zuen egun osoan. Asko maite zuen Amaiak aita, eta hark bultzatu zuen musika mundurantz, baina Amaiaren bakarkako lehenengo diskoa argitaratu berritan hil zen, eta oraindik ere haren hutsunea sumatzen du.
Amaitzeko, Amaiak eta beste hainbat artistak (Merche, Miguel Bose eta Melendi, besteak beste) 'Por ellas' kontzertuan parte hartuko dute. Iñaki ekitaldira gonbidatu dute, eta Amaiak agertoki gainean egingo dituen aitorpenen lekuko izango da.
'Iñaki & Cía' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.