Itxi

22:30ean

'LND' saio berezi batek 'Asier eta biok' filma eskainiko du gaur

EITB

Dokumentalak Aitor Merino zinegilearen eta Asier Aranguren ETAko kide izandakoaren arteko adiskidetasuna azaltzen du.

'Asier eta biok' filma. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, 'La Noche de…' saio berezi batek Asier eta biok filma estreinatuko du ETB2n. Aitor Merino aktore eta zinegileak zuzendutako dokumentala da, zinegilearen eta Asier Aranguren ETAko kide izandakoaren arteko adiskidetasuna oinarri hartzen duena.

Felix Linaresek aurkeztutako saioak Aitor Merinoren ibilbide profesional interesgarria errepasatuko du, eta filma ekoizteko izan zituen zailtasunak azalduko ditu: hasiera batean inork ez zuen proiektu honetan dirurik inbertitu nahi, eta estreinaldiaren ostean, Estatuko hainbat hiritan ez zuten estreinatu nahi izan. Saioak, gainera, pelikuletan gehien azaldu den talde terrorista zein den aipatuko du, eta horrez gain, Dustin Hoffman aktoreak jasandako atentatu terrorista arraroaren berri emango du.

Asier eta biok

Aitor Merino eta Asier Aranguren  Iruñean ikaskide izan ziren 80eko hamarkadan, baina eskola amaitu ondoren bide ezberdinetatik jo zuten. Aitor Merinok Madrilera jo zuen aktore izateko asmoz; bien bitartean, Asier Iruñean geratu zen, eta konpromiso politiko handiko ekimen desberdinetan murgildu zen.

Urrun bizi arren, bien arteko adiskidetasuna mantendu zuten. Urteak aurrera pasa ahala, Merinoren ametsa egi bihurtu eta aktore egin zen. 2002ko martxoan, ordea, Asier ezkutatu egin zen, polizia zeukan atzetik ETAko kide zelakoan. Asierrek zortzi urte eman zituen espetxean.

Urte haietan, Merinok askotan hitz egiten zien bere Madrilgo lagunei Asierren inguruan eta euren adiskidetasunaz. Baina askotan, bere lagunaren egoera eta ekintzen inguruan egiten zizkioten galderei erantzuteko zailtasunak zituen. Nola azaldu Madrilgo lagunei ETAko kide batekin zuen adiskidetasuna? Nola ulertarazi zerk bultzatu zuen erabaki hori hartzera?

Asier askatu zuten egunean, 2010eko uztailean, kamera hartu eta galdera horiei erantzuteko gai izango zen pelikula egitea pentsatu zuen Merinok. Hori zen gutxienez zuzendariaren asmoa, eta, aldi berean, zergatik ez, Madrilgo lagunen eta Asierren arteko ulertze-bideak sortzea. Nolanahi ere, bere egitasmoa ez zen uste bezain erraza gertatu.

aza gertatu.

Informazio gehiago (1)