Gaur arratsaldean
Ahtletic B-Fuenlabrada eta Gipuzkoa Basket-Fiatc Joventut, zuzenean
A.A.
EiTB
Gauean, Julian Retegik eta Ladis Galartzak 1989an jokatutako lau eta erdiko finala berreskuratu du ETB1ek.
Bi emankizun eskainiko ditu ETB1ek zuzenean gaur arratsaldean: Bigarren B Mailako Ahtletic B-Fuenlabrada, 16:15ean, eta Endesa Ligako Gipuzkoa Basket-Fiatc Joventut , 18:30ean. Saskibaloia eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango da, gainera.
Bestalde, gauean, 23:20ean, Julian Retegi eta Ladis Galartzaren arteko 1989ko lau eta erdiko finala berreskuratuko du ETB1ek. Kaiolako txapelketako lehen finala izan zen duela 25 urte Donostiako Anoeta pilotalekuan jokatu zen hau. 22-6 markagailuarekin irabazi zuen erasundarrak.
'Gol Festa' saioak futbol jardunaldiaren errepasoa eskainiko du gaueko bederatzietan.
n.