Aurrerapena
David Seco eta Eneko aurrez aurre, igandean, 'El Conquis 11' saioan
I.A.
Saioak izan dituen lehiakide onenetako bi kapitain lanetan arituko dira "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren hurrengo edizioan.
'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren hamaikagarren edizioa bere jatorrira itzuliko da, Patagoniara, alegia. Basamortu, arroila, mendi eta basoetan izango dira lehiakideak. Saioa indartsu itzuliko da, kapitainen eta lehiakideen ahalmena neurtuko duten proba eta duelu izugarriekin.
Eneko eta David, kapitain
Sinestezina dirudien arren, saioaren denboraldi berria aurrekoak baino ikusgarriagoa izango da. Hasteko, Eneko Van Horenbekek eta David Secok helikoptero batetik jauzi egin beharko dute uretara.
Garaipena lortzeko borrokan izango dira David eta Eneko kapitain lanetan. Nor izango da edizio honetako kapitainik onena? Kapitain gehiagorik izango al da? Nor/nortzuk izango da/dira? Urtarrilean itzuliko da 'El Conquistador del Fin del Mundo', telerrealitate saio gogorrenaren edizio gogorrena.
'El Conquistador del Fin del Mundo' igandean, 22:15etik aurrera, ETB2n.