Gabon Gauean
Athletic eta Eibar taldeetako jokalariak, 'Euskal Kantuen Gaua'n
EiTB
Aurtengo Gabon Gaueko saio berezian, Athletic eta Eibar taldeko jokalariek hartu dute parte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Urtero bezala, Euskal Telebistak bere lehenengo katean Gabon Gaua kantuz alaituko du 'Euskal Kantuen Gaua' saioarekin. Sorpresa ugari izango dira aurtengo saioan. Aurten albiste izan diren zenbait protagonista kantatzera gonbidatuko dituzte. Horien artean Athletic eta Eibar futbol taldeetako jokalariak egongo dira.
Athletic-ek 14 urte eta gero, berriz ere, Txapeldunen liga jokatzea lortu du, eta taldeko Munian, Laporte, San José, Bustinza, Iturraspe, eta Arrizabalaga jokalariek Kepa Junkeraren abesti bat kantatuko dute, 'Sorginak infernuko hauspotik irtetzen'. Abestia trikitilari bizkaitarraren Trikitixaren historia txiki bat azken diskoan dago eta jokalariekin batera Kepa Junkera bera eta Sorginak taldea arituko dira.
'Euskal Kantuen Gau'eko beste protagonista batzuen artean, lehen mailan jokatzea lortu duen Eibar futbol taldea eta bere jarraitzaileak daude. Hori ospatzeko taldeko Txema Añibarro, Mikel Arruabarrena, Xabier Iruretagoiena, Ion Irazustabarrena eta Eneko Bobeda jokalariak Itoiz taldearen 'Lau Teilatu' abesti ezaguna kantatuko dute 2.B mailatik alboan izan dituzten hainbat jarraitzailerekin batera.