Itxi

22:30ean

Jon Sistiaga kazetaria, gaur gauean, 'Iñaki & Cía' saioan

A.H.

EITB

Nazioarte mailako euskal berriemaile ezagunenarekin bilduko da Iñaki Lopez, Madrilen.

Hondurasetik Irunera, Madrilen geldialdia eginda. Pelikula baten titulua dirudi, baina Jon Sistiagaren ohiko ibilbidea da. Iñaki Lopezek bi egun igaroko ditu nazioarte mailako euskal berriemaile ezagunenarekin, aste honetako 'Iñaki & Cía' saioan.

Ez du gustuko gerra-berriremailearen etiketa, dokumentalistarena baino. Iñaki Lopezek gatazka-lekuetan Jon Sistiagak bizitako esperientziak jasoko ditu, eta kazetariaren bizitza pribatua ere ezagutuko du. Madrilen bizi da, baina ez du Irunera joateko aukerarik galtzen. Hiru dira Jon Sistiagak energia berreskuratzeko bisitatzen dituen ezinbesteko tokiak: Real Union, Iñakiren upeltegia eta Hendaia.

Iñaki Lopezek Nekane eta Gorka, Jonen arreba eta koinatua, ezagutuko ditu, eta berriemailearen haurtzaroa gogoratuko dute elkarrekin. Horrez gain, Mikel Urmenetarekin bilduko dira, eta elkarrekin dituzten proiektuen berri emango dute.

'Iñaki & Cía' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

Informazio gehiago (1)