Itxi

22:30ean

Gaurko 'La Noche de…' bereziak 'Aupa Etxebeste!' filma eskainiko du

A.H.

EITB

Auzokideek oporretan daudela pentsa dezaten etxean ezkutatuko den familiaren istorioa, Elena Irureta, Ramon Agirre, Paco Sagarzazu eta Iban Garaterekin.

'Aupa Etxebeste!' filma. Argazkia: EiTB

Gaur, 'La Noche de...' saio bereziak Aupa Etxebeste! filma eskainiko du, euskal zinearen historiako pelikularik arrakastatsuena. Auzokideek oporretan daudela pentsa dezaten etxean ezkutatuko den familiaren istorio dibertigarria azaltzen du pelikulak, eta harrigarria dirudien arren, benetako familia baten kasuan oinarritutako istorioa da. Igandeko 'La Noche de...'k benetako gertaera hauek azalduko ditu.

Asier Altuna eta Telmo Esnal zinegileek gidatutako pelikula da, eta aktore zerrendan, Elena Irureta, Ramon Agirre, Paco Sagarzazu eta Iban Gararte dira aipagarriak. Horrez gain, bi aktore gonbidatu ditu filmak: Luis Tosar eta Guillermo Toledo. Horren harira, Tosarrek aste honetan film berria estreinatuko duela aprobetxatuz, aktorearen ibilbidea errepasatuko du Felix Linaresek El mapa de Luis Tosar atalean.

Horrez gain, eta euskaldunen gaineko topikoekin behin betiko amaitzeko asmoz, Euskadin umore-sena handia dugula azalduko du 'La Noche de…'k Los vascos también ríen atalean.

'La Noche de… Aupa Etxebeste!' gaur emitituko da, 22:30ean.

Informazio gehiago (1)