ETB1en eta eitb.eus-en
Bengoetxea VI-Ibai Zabala / Altuna III-Merino II, gaur, zuzenean
A.A.
EiTB
Endesa Ligako Bilbao Basket-Obradoiro eta futboleko Euskal Selekzioa-Katalunia ere eskainiko dira.
Binakako Txapelketako neurketa jokatuko dute gaur Eibarren Oinatz Bengoetxeak eta Ibai Zabalak, Jokin Altunaren eta David Merinoren aurka. Hauxe izango dugu ETB1 eta eitb.eus bidez jarraitu ahal izango dugun 'ETB Kantxa' saioaren partida nagusia. Arratsaldeko bostetan hasiko den jaialdia honako bi norgehiagokek osatuko dute: Jaunarena-Tolosa/ Jaka-Cecilio eta Mendizabal III-Larrinaga / Gorka-Merino I. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango ditugu berriemaile Astelena pilotalekutik.
12:15ean, Endesa Ligako Bilbao Basket eta Obradoiro taldeen arteko norgehiagoka eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, Xabier de la Fuente, Josean Aldalur eta Juan de la Vegaren kontakizunarekin.
16:00etan, herri kirolen tartea zabalduko du ETB1ek. Eguerdian Tolosan jokatutako Olasagastiren eta Rekondoren arteko aizkora desafioaren berri emango du Ibon Gaztañazpik Joxe Etxebeste lagun duela.
ETB4n, goizean Izarran (Araba) jokatutako Euskadiko ziklo-kross txapelketaren laburpena egingo du Fermin Aramendik 16:30ean. Eta 20:00etan, BBK Ligako pala partidaren kontakizuna egingo du Iñigo Aiestaranek Iñigo Oiartzabal lagun duela.
Azkenik, 20:30ean, Euskal Selekzioa-Katalunia futbol partida izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Ander Txintxurreta, Juanan Larrañaga eta Joseba Urkiola izango dira esatariak.