Itxi

21:30ean

Euskarazko herri-kanten errepasoa, gaur, 'Tumatxak' saioan

A.H.

EITB

Maddalen Arzallusek, Urko Menaiak, Lainek, Txuma Murugarrenek, Pantxoak eta Peiok, Gontzal Mendibilek eta beste hainbat kantarik eskainiko dituzte denok ezagutzen ditugun abestien bertsioak

Your browser doesn’t support HTML5 video

Oso kultura gutxi daude munduan egile ezezagunek egindako horrenbeste kantu daukanik. Horiei 'herri-kantak' esaten zaie, eta ahoz aho transmititzen dira. 'Tumatxak, euskara kantak' saioak horietako hamabi kanta ikusi eta entzuteko aukera eskainiko du. Klasikoekin hasi eta gaur egungo taldeek egin dituzten abestiak errepasatuko dituzte, Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik.

'Tumatxak, euskara kantak' saioan abesti oso ezagunen bertsioak entzuteko aukera izango dute ikus-entzuleek: Maddalen Arzallusek 'Kontrapas' abestia kantatuko du, Urko Menaiak 'Behin betiko', Lain taldeak 'Euskal Herrian euskaraz' eta Txuma Murugarrenek 'Aitorren hizkuntz zaharra' moldatuko du. Horrez gain, Pantxoa eta Peio 'Bai euskarari' eta Gontzal Mendibil 'Araban bagare' kantatzen entzuteko aukera izango dute. Guztia artxiboko irudiekin hornituta.

'Tumatxak, euskara kantak' gaur emitituko da, 21:30ean, ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)

Galeriak (1)