Kargatzen...
Itxi

22:30ean

Jappeloup filmaren estreinaldia telebistan, gaur gauean, 'LND'n

A,H.

EiTB

Liam Neeson aktorearen arma sekretuak azalduko ditu, eta Walt Disney Euskadin egon zela erakutsiko du saioak.

Jappeloup filmako irudi bat

Gaur gauean, 'La Noche de…'k  Jappeloup filma estreinatuko du telebistan, Pierre Durand zaldizkoaren eta Jappeloup bere zaldiaren benetako istorioa azaltzen duen film hunkigarria. Oso jatorri xumeko zaldia, pedrigririk gabekoa zen Jappeloup, baina XX. mendeko oztopo jauzietan txapelduna izan zen. Felix Linaresek pelikula frantziar bikain honen errodajearen eta aktore zerrendaren gaineko informazioa aurreratuko du filmaren emanaldiaren aurretik.

Saioak gainera, aste honetan film berria estreinatuko duen Liam Neeson aktorea izango du protagonista. Akziozko zinearen izarra da Neeson eta bere arma sekretuak aireratuko ditu astearteko 'La Noche de...' saioak.

Horrez gain, Bigarren Mundu Gerraren garaian, amerikarrek euren komunikazioetan euskara erabili zutela erakutsiko du Felix Linaresek. La historia según Hollywood atalak gainera, beste hainbat istorio harrigarri ere azalduko ditu.

Amaitzeko, Walt Disney Euskadin egon zela kontatuko  du 'La Noche de...'k, Están entre nosotros atalean.

'La Noche de... Jappeloup' gaur emitituko da 22:30ean ETB2n.

p>

Informazio gehiago (1)