Aurrerapena
Neska eta mutilen arteko lehen immunitate-jokoa, gaurko 'Conquis'en
Emozioz beterik dator aste hau. Immunitate-jokoan bakoitzak bere ahalmena erakusteko unea iritsi da. Sexu-gerra baten hasiera izan liteke.
Emakumeek pozik hartu zuten denak batera talde berean eta gizonezkoen aurka lehiatu beharra. Gizonezkoak, ordea, hotz geratu ziren Julianek horren berri eman zienean... Konfiantza falta edo aurrean duten emakume-taldearen beldur?
Batera zein bestera, argi dago David Seco eta Manu Maritxalar kapitainek edozeini irabazteko moduko talde indartsua osatu dutela, horien ustez.
Duda-mudak alde batera uzteko, batzuek eta besteek immunitate-joko gogor batean neurtu beharko dituzte indarrak. Chubut ibaian jokatuko dute, eta talde bakoitza bere lekuan jarriko du jokoak; izan ere, lehen proba honek sexuen arteko gerra piztuko du saioan.
Ez galdu 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren bigarren atala, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n!