Zinema
'En el centro de la tormenta' pelikula, gaur, ETB2n
Tommy Lee Jones protagonista duen dramaren ostean, ETB2k George Clooneyren Los hombres que miraban fijamente a las cabras pelikula emango du.
Zinema izango da gaur arratsaldeko protagonista ETBko bigarren katean, bi pelikula interesgarriekin: En el centro de la tormenta eta Los hombres que miraban fijamente a las cabras.
Arratsaldeko 16:15ean, ETB2k En el centro de la tormenta naturaz gaindiko drama eskainiko du. Bertrand Tavernierrek zuzentzen duen pelikula James Lee Burke idazlearen bestsellerrean oinarrituta dago; eta Tommy Lee Jones, John Goodman eta Peter Sarsgaard ditu protagonistak.
Filma Louisianako Dave Robicheaux detektibearen istorioa kontatzen du. Robicheaux hiltzaile baten arrastoa jarraitzen ari da, eta azken hilketaren gertalekuan Elrod Sykes zine-izarra ezagutzen du. Sykes zonaldean dago pelikula bat grabatzen, eta urtegi batean gizon beltz baten gorpua ikusi duela kontatzen dio. Gertaerak oroitzapenak ekartzen dizkio detektibeari, eta hilketen artean harremana dagoela susmatzen hasten da.
Bestalde, 18:15ean, Los hombres que miraban fijamente a las cabras komedia beltza izango da ikusgai. George Clooney, Ewan McGregor, Kevin Spacey eta Jeff Bridges aktoreak dira pelikula honetako kartel buruak.
Irakera bidali duten Bob Wilton kazetaria da filmaren ardatza. Bertan, Lyn Cassidy ezagutzen du, bere adimena arma moduan erabiltzeko hezi duten soldadua. Programa iraultzaile horren atzean Bill Django dago, gaitasun telepatikoak dituzten gizonak erreklutatzen dituen ameslaria. Djangoren helburua Lur Berriko Armada sortzea da.