22:30ean
Iñaki Lopez Efren Vazquez pilotuarekin, gaurko 'Iñaki & Cia'n
EITB
Efrenek bere ibilbide pertsonal eta profesionala errepasatuko du, eta bere familia eta lagunak aurkezteko dizkio Iñakiri.
Gaur gauean, Iñaki Lopezek Efren Vazquez pilotua ezagutuko du 'Iñaki & Cia' saioan. Efren Bilboko Errekalde auzokoa da, 28 urte ditu, eta 24 urte daramatza motorrean. Denbora luzez ibili da bere ametsa lortzeko borrokan, eta Indianapolisen eta Sepangen bi sari handi irabazi ditu, honenbestez, moto 3 kategorian.
Pilotuak bere bizitza pertsonala errepasatuko du, motorraren gainean dituen lehenengo oroitzapenak eta bere ibilbidean aurrera egiteko emandako pausuak errepasatuko ditu. Bere gurasoekin ere izango dira. Haiek izan ziren lau urterekin motor bat oparitu ziotenak, familiako kirolarekin jarraitu zezan.
Efrenek gainera, Irunen duen etxe berrira gonbidatuko dute Iñaki Lopez, bertan Angela Vilariño bere emaztea eta Espainiako mendi txapelduna, eta Angelaren aita, Andrés Vilariño, Europako txapelduna, hainbat alditan, ezagutuko ditu.
Irundik berriro ere Bilbora itzuliko dira, eta bertan Ibon Areso Bilboko alkatearekin bilduko dira, Bilboko Udala baita Efrenen babesle nagusia.
'Iñaki & Cia' gaur emitituko da 22:30etik aurrera ETB2n.
ETB2n.