23:15ean
ETB1ek 'Sabin' Sabino Aranaren inguruko telefilma estreinatuko du gaur
A.E.
EiTB
Patxi Barcok zuzendutako lanak euskal abertzaletasunaren sortzailearen bizitza izango du ardatz.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur, ETB1ek Sabin telefilma estreinatuko du. Patxi Barcok zuzendutako lan honek Sabino Arana Goiri politikari abertzalearen bizitza izango du ardatz. Asier Hormaza aktoreak hezurmamituko du protagonistaren papera.
Sabino Aranaren bizitzaren inguruko lehen fikziozko lana da Sabin. 38 urte bakarrik bizi izan bazen ere, Euskadin eragin handia izan zuen. Abertzaletasunaren aitaren pentsamenduaren gakoa izango du oinarri filmak. Horrez gain, Euskal Herriaren historiaren epe ezezagun bezain katramilatsu eta garrantzitsua islatu nahi du.
Ikus-entzunezko lan honetan honako pertsonaia hauek ere agertuko dira: Unamuno idazlea, eta Cánovas del Castillo eta Manuel de Irujo politikariak.
Aktore zerrenda luzeak parte hartu du lan honetan, tartean, Itziar Ituñok, Candido Urangak, Kike Diaz de Radak, Alvaro Garayaldek, Aitor Beltranek, Gotzon Sanchezek, Oihana Maritorenak, Yoli Pascualenak eta Yago Mateok.
Sabin 23:15ean izango da ikusgai , gaur, ETB1en.