Itxi

Aurrerapena

Enekok abentura uzteko mehatxua egingo du gaurko 'El Conquis' saioan

Immunitatearen jokoari aurre egiteko ez dute aldarterik onena, ez talde batean ez bestean, eta aurkaria ondo aukeratzea izango da gakoa.

Adore gutxirekin egingo diote aurre bi taldeek immunitate jokoari. Batetik, neskek ez dute ezer jan abentura hasi zenetik, eta euren itxaropen bakarra lehia irabaztea izango da. Mutilek, bestetik, joan den astean eztabaida handiak eragin zituen garaipena lortu ostean, Sexy Black ez da taldera egin oraindik; berriz kale egiten badu, taldea haserretzeko puntuan jarriko du.

Hala eta guztiz ere, aurkaria ondo aukeratzea izango da jokoaren benetako gakoa. Lehiakideek eskutitza jasoko dute kanpamentuan, eta han adieraziko zaie kapitain propioa eta beste taldeko ordezkari bat aukeratu beharko dituztela. Mutilek Oihana aukeratuko dute; neskek, berriz, Tasio.

Jokoaren lehen zatian eragiketa matematikoak egin beharko dituzte, lehiakideak buruz behera dituztela, hanketatik eskegita. Igarri beharreko zenbakia ondo igarrita, lehian aurrera egin ahalko dute taldeek. Ondoren, igerian egin beharko dute, ohol batzuk eramanez, dorretxo bat eraiki eta tiragoma erraldoi batekin beste taldeko kapitainari tiro egin.

Proba amaitutakoan, aurtengo lehiaketak izango duen lehen eztabaida handia ikusiko dugu, beste behin ‘esku beltza’ delakoa aipatu eta antolatzaileen aurka egingo baitute. Saioaren arduradunek jokoa bere taldeak galdu duela erabakitzen badute, saioa utziko duela mehatxatu du Enekok.

El Conquistador del Fin del mundo’ saioko hirugarren atala saio bikotzean izango dugu ikusgai, igandean eta astelehenean, 22:30etik aurrera, ETB2n, eta jarraian, ‘El Conquis’ debatea. Patxi Alonsok aurkeztuta, hurrengo ataleko aurrerapenak, ikusi gabeko irudiak eta Patagoniatik kanporatu dituztenen iritziak jasoko dira debatean. Argentinan izandako bidali berezia Gotzon Mantuliz izango dugu aste honetan, eta honako hauek ere egongo dira platoan: Ibon Perez, Isa Landa, Amaia Puertas, Sandra Barea eta Ziortza.

Halaber, Andoni Agirregomezkorta ere egongo da debatean, gonbidatu berezi gisa. Saioaren jarraitzailea da aktore gipuzkoarra, eta ‘El Conquistador del Aconcagua’ saioan parte hartu zuen. Roberto Laisekarekin batera aritu zen abentura hartan, eta Getxoko txirrindulari ohiaren umore puntu bereziaren nondik norakoak azalduko dizkigu.

alduko dizkigu.

Informazio gehiago (1)