Itxi

ETB1en eta ETB2n

Etxabarriko ekaitz-andela, asteburu honetan, 'Teknopolis' saioan

A.E.

EiTB

Xabier Erkiziaren Euskal Herriko soinuen inguruko CAF-Elhuyar ikerketa bekaz ere arituko dira.

Aste honetan 'Teknopolis' saioak Etxebarriko ekaitz-andela bisitatzera eramango gaitu. Gutako bakoitzak egunean 200 litro ur erabiltzen dugu, eta ur hori guztia lurpeko kolektore edo hodi-biltzaileen sarera doa. Izan ere, euri asko egiten duenenean, euri-ura ere leku beretik doa, eta gainezka egin dezake. Halakorik saihesteko ekaitz-andelak eraikitzen dira: milioika litro ur har dezaketen biltegi erraldoiak. Etxebarrikoa da Euskal Herriko ekaitz-andelik handiena.

CAF-Elhuyar sarietan bada sari oso berezi bat: ikerketa-beka bat da, eta gizarte-gaiak eta zientzia uztartzea du helburu. 2014an Xabier Erkiziak irabazi zuen beka hori, eta egiten ari den lana ezagutzeko aukera izan du 'Teknopolis' saioak . Ikerketagaia bitxia da benetan: Euskal Herriko soinuak ikertzea antzinako testuen bidez.

Udazkenetik martxan dago ON Zientzia, Elhuyarrek eta DIPC-k antolatzen duten bideo-lehiaketa. Dagoeneko jendea ari da bideoak bidaltzen, eta asteburu honetan horietako bat erakutsiko dute programan: Una joya de bacteria edo Bakterio hau harribitxi bat da.

Arkitektura eta paisajismoa uztartuta doazela agerian jarriko du saioak EHUko ikerketzaile batzuk egindako ikerketa oinarri hartuta: eraikinen fatxadan landaretza jartzea ez da kontu estetiko soila. Jakina da eraikinaren klimatizazio egokian laguntzen duela, baina horrez gain, EHUko ikertzaile batzuek ikusi duten gisara, zarata gutxitzen du.

‘Teknopolis’ saioa gaur izango da ikusgai, 13:30ean, ETB1en; eta igandean, 09:30ean, ETB2n.

B2n.

Informazio gehiago (1)