Itxi

00:10ean

James Degale txapeldun olinpikoa, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Horrez gain, George Grovers eta Denis Douglin boxeolarien arteko borrokaldia eskainiko du saioak.

Gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioak James Degale txapeldun olinpikoaren azken borrokaldia eskainiko du; Marco Antonio Peribanen aurkakoa. Degale britainiarrak 19 borrokaldi irabazi ditu profesional mailan, eta bakarra galdu du. Periban mexikarrak, ostera, 20 garaipen eta bi porrot ditu. 2013an munduko txapelketa jokatu zuen.

Bigarren norgehiagoka ere pisu superertainekoa izango da: George Grovesek eta Denis Douglinek neurtuko dituzte indarrak. Grovesek bitan jokatu zuen munduko txapelketa Carl Frochen aurka, baina bietan galdu zuen. Bitxikeria bat: Douglin amerikarraren entrenatzailea bere ama da.

Saioak eskainiko duen hirugarren neurketa Anthony Yigit suediarra eta Michal Vosyka txekiarraren artekoa izango da, eta, bukatzeko, larunbatean Errenterian izan ziren borrokaldi profesionalak eskainiko ditu.

'Boxeo Izarrak' gaur gauean izango da ikusgai, 00:10etik aurrera, ETB1en.

Informazio gehiago (1)