Kargatzen...
Itxi

Gaur

Irujo-Barriola / Urrutikoetxea-Beroiz, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Endesa Ligako Bilbao Basket-Morabanc Andorra partida ere zuzenean jarraitu ahal izango da.

Zuzeneko bi kirol emankizun egingo dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur. Goizean, Endesa Ligako Bilbao Basket-Morabanc partida eta arratsaldean, Bilboko pilota jaialdia, Irujo-Barriola / Urrutikoetxea-Beroiz partida nagusiarekin.

12etan hasiko da Bilbao Basket-Morabanc saskibaloi-neurketa, eta Xabier de la Fuentek, Josean Aldalurrek eta Juan de la Vegak egingo dute kontakizuna.

'ETB Kantxa' tartea ohiko ordutegian dator, 17:00etan. Bilboko Bizkaia pilotalekuko jaialdia Aritz Lasa-Irusta / Jaunarena-Cecilio norgehiagokak zabalduko du. Partida nagusian, Binakako Txapelketari dagokionean, Irujo-Barriola eta Urrutikoetxea-Beroiz izango dira aurrez aurre. Azkenik, Rico IV-Larunbe eta Tainta-Untoria artekoa jokatuko da. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dituzte esatari lanak.

Ohi denez, pilotaren aurretik (16:00, ETB1) herri kirolen tartea zabalduko dute. Urtarrilaren 25ean jokatutako aizkolarien Eusko Label sariko binakako jardunaldiaren berri emango digute Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek.

ETB4 katean, bestalde, hiru emanaldi izango dira egunean zehar: 12etan, Laudioko pilota torneoko finalak, Iñigo Aiestaranen eta Enrique Agirrebeitiaren kontakizunarekin; 14:00etan, Mallorcako txirrindularitza probaren laburpena, Fermin Aramendiren eskutik; 20:15ean, Munduko Pala Txapelketako ¾. postua erabakiko duen neurketa, Gaubeka-Ibai. Iñigo Aiestaranen egingo du kontaketa, Iñigo Oiartzabalen laguntzaz.

Azkenik, 'Gol Festa' saioak, iganderoko hitzorduari eutsiz, futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du 19:30etik aurrera. Levante-Athletic, Osasuna-Zaragoza eta Recreativo-Alaves partiden analisia egingo dute bertan.

Informazio gehiago (1)