Kargatzen...
Itxi

22:30ean

Bertso Eguneko ekitaldi nagusia, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

'Hitzetik Hortzera' saioak egunak emandakoaren laburpena eskainiko du igande bazkalostean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur ospatuko den Bertso Eguneko ekitaldi nagusia eskainiko dute gauean, 22:30ean.

Jolastu nahi? lelopean, jolaserako gonbita egingo zaie bertsolariei Kursaaleko Areto Nagusian ospatuko den Bertso Eguneko ekitaldi nagusian. Hamabi bertsolari izango dira oholtzan: Unai Iturriaga, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Maddalen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Nerea Elustondo, Eneko Lazkoz, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Andoni Egaña eta Amets Arzallus.

Bertso Eguneko hiru ekitaldietako unerik onenen bilduma ekarriko ditu 'Hitzetik Hortzera' saioak igande bazkalostean.

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)