23:50ean
Greziari begira jarriko da gaurko 'El Dilema'
EITB
Besteak beste, Greziak hauteskundeen ondoren duen egoera politikoa eta zorrarekin gertatuko dena aztertuko dute.
Greziako hauteskundeen ondoren sortutako egoera aztertuko du gaurko 'El Dilema' saioak. Grezian osatu berri den gobernuaren nondik norakoak, zorraren inguruan sortutako eztabaida, eta bigarren erreskatearekin zer gertatuko den aztertuko dute aste honetako solaskideek, Juan Karlos Etxeberriak gidatuta. Horrez gain, Syriza eta Podemos alderdien artean parekotasunik ote dagoen aztertuko dute.
Horretarako bi elkarrizketa egingo dituzte: hasteko, Katerinna Yannibas Deustuko Unibertsitateko irakaslearekin izango dira, eta, ondoren, Teodoris Kariotis 136 ekimeneko kidearekin izango dira.
Solasaldi mahaiaren inguruan, ordea, hainbat aditu bilduko dira: Luis Torras, finantza aholkularia; Alvaro Imbernon eta Juanjo Dominguez politologoak; Noe Cornago, Nazioarteko Harremanetako irakaslea EHU/UPVn; Joaquin Arriola, Ekonomia irakaslea EHU/UPVn; eta Itziar Garcia, Komunikazio politikoan aholkularia.
'El Dilema' gaur gauean izango da ikusgai, 23:50etik aurrera, ETB2n.