00:10ean
Pisu Ertaineko Munduko Txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Matt Krobov eta Andy Lee boxeolariek munduko pisu ertaineko titulua izango dute jokoan, eta Abraham Han eta Marcos Reyes boxeolarien arteko borrokaldia eskainiko da ondoren.
Gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioan, Matt Korobov eta Andy Lee boxeolariek pisu ertaineko munduko txapelketa izango dute jokoan. Korobov errusiarra garaile irten da orain arte egin dituen 24 borrokaldietan. Andy Leek, ostera, 33 neurketa irabazi ditu, eta bi bakarrik galdu. 2012an, Julio Cesar Chavezen aurka jokatu zuen munduko txapelketa, baina ezin izan zuen gerrikoa bereganatu.
Eguneko bigarren norgehiagoka ere pisu ertainekoa izango da, baina kasu honetan ez da txapelketa izango. Abraham Han eta Marcos Reyes ikusiko dituzte ring-ean borrokaldi gogor eta ikusgarri batean. Reyes mexikarrak 32 garaipen lortu ditu eta neurketa bakarra galdu du. Han estatubatuarrak 22 irabazi ditu eta bakarra galdu du.
Hirugarren norgehiagokan, Micki Nielsen 21 urteko boxeolaria ezagutuko dute. Danimarkar honek 14 borrokaldi egin ditu orain arte, eta denetan nagusitu da. Azken norgehiagokan, Alexander Hagen norvegiarra eta Yevgeni Makhteinko ukrainarra arituko dira.
'Boxeo Izarrak', 00:10etik aurrera, ETB1en.