Gaur, 19:00etan
EiTBk 'Ur handitan' saioaren aurrestreinaldira gonbidatu nahi zaitu
EITB
Jaime Otamendiren saio berriaren aurrestreinaldia EiTBren Bilboko egoitzan izango da, gaur, 19:00etan. Etorri nahi baduzu, idatzi urhanditan_berdindu@eitb.eus helbidera.
'Ur handitan' saio berria estreinatuko du laster ETB1ek. Gure gizartean dauden kezka, galdera eta eztabaidagaien inguruko erreportaje saioa da, eta gizarte eta politika gaiak hartuko ditu hizpide Jaime Otamendi kazetariak. Protagonistengana jo, eta bertatik bertara elkarrizketatuko ditu, sakon eta gertutasunez, baina betiere ikuspegi kritikoa hartuta. Saioaren aurrestreinaldia gaur 19:00etan izango da, EiTBren Bilboko egoitzan.
Etorri nahi al duzu? Ateak zabalik izango dituzu! Eman izena urhanditan_berdindu@eitb.eus helbidera mezu bat bidalita.
Berdin du
Zer-nolako jarrera du euskal gizarteak homosexualen aurrean? Onartzen al ditugu sexu berekoen bikoteak? Edo oraindik gaixo bezala ikusten dituzte gay eta lesbianak? Ba al dago oraindik homofobiarik Euskal Herrian? Galdera horien erantzuna bilatu nahian, Berdin du izeneko lehen atala izango da ikusgai 'Ur handitan' saioaren aurrestreinaldian.
Besteak beste, Ainhoa Etxaide (LABeko idazkari nagusia), Iñigo Iturrate (EAJko legebiltzarkidea) eta Josebe Iturrioz (Medeak Talde Feministako kidea) izango dira protagonistak. Batetik, euren bizipenak eta esperientzia pertsonalak kontatuko dizkigute, eta bestetik, politikan, lan munduan, hezkuntzan eta kirolean, bereziki futbolean, dagoen egoera aztertuko dugu. Gaur egungo errealitatea ezagutzeko, Hegoak kolektiboak bultzatutako Kamalions futbol taldean murgildu gara, baita gazte kuadrilla batean ere.